Martin Garitanok Foru Aldundiaren 2012rako aurrekontu proiektua aurkeztuko du Azpeitian

Uztarria.eus 2011ko aza. 8a, 18:11

Gaur, asteartea, Sanagustinen elkartuko da Ahaldun Nagusia herritar eta eragileekin

.19:00etan hasiko da hitzordua

Gaur, asteartea, Sanagustin Kulturgunean izango da Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, beste diputatu batzuekin batera. 19:00etan izango da hitzordua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua gizarteari ezagutarazteko abian jarri duen kanpainaren harira izango dira Azpeitian.

Ahaldun Nagusiak aurrekontuen berri emango die bertaratzen diren herritar eta eragileei gaurko solasaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide