Hasi dute denboraldia Izarraitz Igeri Elkartekoek

Uztarria.eus 2011ko aza. 9a, 10:11

Azpeitiarrek Eibarren izan zuten zita, Parte-hartze Mailako lehenengo jardunaldian, zapatuan

Izarraitzeko hiru igerilarik bigarren postua eskuratu zuten

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek joan den zapatuan, hilak 5, eman zioten hasiera denboraldi berriari. Azpeitiarrek Eibarren izan zuten zita, Parte-hartze Mailako lehenengo jardunaldian. Izarraitzeko hiru igerilarik hartu zuten parte proban, eta elkartekoek adierazi dutenez, "denboraldi hasiera dela kontuan izanda, igerilariak oso gustora etorri ziren han lortutako emaitzekin".

Honatx Izarraitzekoek lortutako emaitzak:

.100 metro librean: Ainitze Odriozola (2. postua) eta Unai Orbea (4. postua).

.50 metro tximeletan: Luke Corta (2. postua).

.200 metro bizkarrez: Unai Orbea (2. postua).

.100 metro estiloetan: Ainitze Odriozola (5. postua), Markel Aranburu (6. postua) eta Luke Corta (9. postua).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide