Arantxa Tapia: "Gure eredua Euskadi bat jaso eta Euskadi hobeagoa uztea da"

Uztarria.eus 2011ko aza. 9a, 12:11

EAJk hauteskunde kanpainaren harira, ekitaldia egin zuen atzo, Sindikatu Zaharrean.

Atzo, asteartea, Azaroaren 20ko hauteskundetako kanpainaren harira, ekitaldia egin zuen EAJk Sindikatu Zaharrean

Bertan izan ziren, besteak beste, Arantxa Tapia Kongresurako EAJren Gipuzkoako hautagaia, Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presindetea eta eskualdeko EAJko zenbait ordezkari

Atzo, asteartea, Azaroaren 20ko hauteskundetako kanpainaren harira, ekitaldia egin zuen EAJk Sindikatu Zaharrean. Bertan izan ziren, besteak beste, Arantxa Tapia Kongresurako EAJren Gipuzkoako hautagaia, Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presindetea eta eskualdeko EAJko zenbait ordezkari.

Arantxa Tapiak azaroaren 20an "gure herria Madrilen nork ordezkatuko duen" erabakiko dela adierazi zuen: "Pentsa zer diferentzia dagoen gure ordezkaria bat edo bestea izatea. Batzuk botoen bila etortzen dira Euskadira, gero Madrilera doaz eta gurekin ahaztu egiten dira". Amaiurri ere zuzendu zitzaion Tapia: "Besteek 35 urte beranduago zubiak eraiki behar omen dituzte, bazen garaia zerbait eraikitzen hasteko". Urte luze hauetan "kritika besterik ez" dutela jaso esan zuen Tapiak: "Denari ez eta ez esan diote, eta suntsipena besterik ez dute ekarri herri honetara. Zubia egon bazegoen, zubi sendoa gainera. Behar den gauza bakarra lanean jartzea da. Hori da ezker abertzaleak egin behar duena".

Solasaldia bukatzeko "gure ibilbidea luzea izan da" esan zuen. Urte hauetan guztietan "Euskadiren interesak defendatu" dituztela ere esan zuen: "Batzuetan hobeto eta besteetan ez hain ondo, baina beti ere Euskadiren alde egin dugu". Beraien eredua "Euskadi bat jaso eta Euskadi hobeagoa uztea" dela esan zuen Kongresurako EAJren Gipuzkoako hautagaiak, bukatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide