Bere ekimenean parte hartzeko deia egin du Amaiurrek

Urola Kostako Hitza 2011ko aza. 9a, 12:11

Joan den astelehenean, Azkoitian egin zuten Amaiurrekoek agerraldia.

"Euskal Herriaren ahotsa ozen entzun dadin", aldeko botoa eskatu du Amaiurrek

Ostiralean, hilak 11, Frontoi Txikian egingo da ekimena, 19:00etan

Urolako ezker abertzaleko, Alternatibako, Eusko Alkartasunako, eta Aralarreko ordezkari politikoak eta Urolako Bilduko ordezkari instituzionalek Amaiur koalizioaren izenean datorren ostiralean Azpeitian egingo den ekimenean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Frontoi Txikian egingo da ekimena, 19:00etan.

Alkate, zinegotzi, alderdietako kide, preso ohi eta hainbat mugimendutako kideak izan ziren aurkezpenean. Udal hauteskundeetara aurkeztu zirenean garai berriak zetozela iragarri zutela gogoratu zuen Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak, eta egun, "inongo zalantzarik gabe, herriak une historikoak bizi dituela" ere bai. Eman diren azken urratsei esker, Euskal Herrian "bakea errealitate" bihur daitekeela jakinarazi zuen. "Ez dago aitzakiarik, gu denon garaia da".

"Hasi besterik ez gara egin", adierazi du alkateak, eta oraindik ere lan asko egin beharra dagoela ere gogorarazi du. "Zalantzak baztertzeko unea eta beldurrik gabe gure herria eraikitzeko unea da", nabarmendu du Etxeberriak.

"Herria eraiki ahal izateko", Amaiurren aldeko apustua egin behar dela adierazi dute. "Guk, beste alderdi guztiekin alderatuta, zerbait badaukagu ezberdina: esperantza eta gure herrian konfindantza". Espainiako hauteskundeetan, Madrilen, euren proiektua defendatzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela uste dute. "Derrigorrezkoa da gure herriaren ahotsa ozen entzunaraztea". Horretarako, Amaiurren aldeko botoa eskatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide