Sanmartinak ospatuko dituzte asteburuan Lasaon eta Errebalean

Uztarria.eus 2011ko aza. 10a, 10:11

Lasaon bihar, ostirala, hasiko eta igandean bukatuko dira festak

Errebalean zapatuan ospatuko dituzte sanmartinak

Urteroko legez sanmartinak ospatuko dituzte astebukaeran Lasaon eta Errebalean.

Lasaon ostiralean, zapatuan eta igandean festa giroa nagusituko da. Bihar, ostirala, meza eta bertso-afaria egingo dituzte Lasaon. Zapatuan, berriz, haurrentzako jolasak eta txokolatada izango dira. Igandea izango da festetako azkenengo eguna, eta txistularien kalejira eta auzoko nekazari produktuen eta abereen erakusketa egingo dituzte.

Aldiz, Errebalean zapatuan ospatuko dituzte sanmartinak. Egun osoko egitaraua prestatu dute auzoko jaietarako. Goizeko 11:00etan hasiko dira jaiak txistularien Goiz eresiarekin. 14:00etan bazkaria egingo dute, eta izena emateko Txokoa jatetxera deitu behar da. Bazkalostean, 15:30ean, txokolatada eta umeentzako jolasak egingo dituzte. 16:00etan, berriz, sokamuturra izango da, Errebalean bertan.

Honatx egitarauak:

Lasao auzoa

Azaroak 11, ostirala:

.11:30ean, meza, Zestoako abesbatzak lagunduta.

.20:30ean, bertso-afaria Lizaso eta Soto bertsolariekin, zein Josune eta Leire trikitilariekin.

Azaroak 12, zapatua:

.15:30ean, haurrentzako puzgarriak, eta, ondoren, txokolatada.

Azaroak 13, igandea:

.11:30ean, Idikaitz txistulari taldearen kalejira, eta, ondoren, auzoko nekazari produktuek eta abereen erakusketa.

Bustinzuriko errebala

.11:00etan, txistularien kalejira.

.14:00etan, bazkaria. Izena emateko Txokoa jatetxera deitu behar da.

.15:30ean, haur jolasak eta txokolatada.

.16:30ean, sokamuturra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide