Uztarria Komunikazio Taldeak asteburuko Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere bazkideen artean.
Zenbatgarren antzerki topaketak dira aurtengoak?
galderaren erantzuna XXIX.nak da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com
helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Iban Zendoia, Alaitz Ruiz eta Maite Aramendi.
Maite Aramendik gaur, ostirala, Txintxeta ekoizpenak taldearen Bodologuak
antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Iban Zendoiak, berriz, bihar, larunbata, Dejabu Panpin Lorategia taldearen Gure bide galduak
obra ikusteko sarrera bikoitza, eta Alex Berasategik, igandean Txalo taldeak egingo duen Ipuinaren bila
antzerkirako beste bat.
Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.
Hurrengo asteetako antzezlanak
Datorren asteko antzezlanetarako sarrerak ere zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Datorren astelehenean hasiko da hurrengo asteburuko antzezlanetako sarrerak eskuratzeko lehiaketa.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.