XXIX. Antzerki Topaketen baitan, bihar, zapatua, Antzerkia norentzat? idaztearen plazerra
gai hartuta, mahai-ingurua egingo dute Sanagustin Kulturgunean. 12:00etan hasiko da solasaldia, eta Daniel Landart, Xabier Lopez Askasibar, Alaitz Olaizola eta Jokin Oregi izango dira hizlariak. Moderatzaile lanak, berriz, Oier Guillanek egingo ditu.
EHAZE-k, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, antolatu du mahai-ingurua, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. EHAZE-k azpeitian, Enparan dorretxean, du egoitza. Uztarria aldizkarian EHAZE-ko langile Idoia GereƱuri egindako elkarrizketa ikusteko egin klik hemen .