Estatuko abokatuak Azpeitiko Udala salatu du, Espainiako bandera jar dezan

Uztarria.eus 2011ko aza. 14a, 11:11

Azpeitiko Udaleko arduradunek agertu dutenez, gaia aztertzen ari dira dagoeneko

Udaletxeko balkoian Espainiako bandera jarri gabe dagoelako salatu du

Espainiako estatuko abokatuak Azpeitiko Udala salatu du, udaletxeko balkoian Espainiako banderarik ez dagoelako eta bandera jar dezan eskatuz.

Azpeitiko Udaleko arduradunek agertu dutenez, gaia aztertzen ari dira dagoeneko, eta zerbait gehiago dakitenean jakinaraziko dutela gaineratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide