Santo Tomas Egunean jakien postua jartzeko epea zabalik dago

Uztarria.eus 2011ko aza. 14a, 11:11

Txorizo postuak jartzeko izena emateko epea hilaren 25era arte dago irekita

Zozketa udaletxeko areto nagusian egingo dute, hilaren 29an

Santo Tomas Egunean etxeko produktuak (barazkiak, frutak, loreak, ogia...) saltzeko postua jarri nahi dutenentzat izena emateko epea zabaldu du Udaleko Festa Batzordeak. Izena, hilaren 25a baino lehen eman behar da udaletxean, edo 943 15 70 68 telefono zenbakira deituta.

Bestalde, txorizo postuak jartzeko izena emateko epea hilaren 25a arte dago irekita. Postua jartzeko izena udaletxean bertan eman behar da. Postuen zozketa, berriz, hilaren 29an egingo dute, 20:00etan, udaletxeko Areto Nagusian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide