Antzerki Topaketetarako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak aste honetan ere

Uztarria.eus 2011ko aza. 15a, 10:11

Zozketan parte hartzeko Uztarriak proposatutako galderari erantzun beharko zaio eta horrekin batera bazkide datuak bidali

Nork jasoko du aurtengo Txalo Saria? da erantzun beharreko galdera

Uztarria Komunikazio Taldeak aste honetako Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako ere sarrera bikoitz bat du bere bazkideen artean zozkatzeko. Topaketak hasi zirenetik Uztarriak astero zozkatu ditu sarrerak.

Aste honetan ere, hiru antzerki izango dira: ostiralean, Karrika taldearen eskutik Hau ez da Kalkuta. Zapatuan, Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerraren Lost and Found izeneko emanaldia; igandean, Kukubiltxo taldearen Inorako bidaia lana. Emanaldi horiekin emango zaie bukaera 2011ko Antzerki Topaketei.

Emanaldi guztiak Soreasu antzokian izango dira. Larunbat eta igandekoak 21:30ean eta, igandekoa, 18:00etan.

Zozketan parte hartzeko, galdera honi zuzen erantzun beharko diote Uztarriaren bazkideek: Nork jasoko du aurtengo Txalo Saria? Zozketa ostiral goizeko 11:00etan egingo du Uztarriak. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarria@uztarria.com helbide elektronikora idatzita.

Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak irabazleen izenak Uztarria.com-en.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide