Danborrada prestatzen hasteko bilerak deitu ditu Udalak

Uztarria.eus 2011ko aza. 15a, 10:11

Iazko helduen danborrada plazan.

Bihar, asteazkena, izango dira bilera, udaletxeko areto nagusian

.19:00etan ikastola eta ikastetxeetako ordezkariek egingo dute bilera; 20:00etan, berriz, herriko talde eta elkarteetako kideek

Bihar, asteazkena, Udaleko Festa Batzodeak deituta, helduen danborradan eta haurrenean parte hartzen duten elkarteek eta ikastetxeek bilera izango dute udaletxeko areto nagusian.

Bileran 2012ko danborradak antolatzeko lehenengo urratsak emango dituzte. Lehenengo ikastoletako zein ikastetxeetako ordezkarien txanda izango da, eta 19:00etan dute hitzordua. Gero, 20:00etan, herriko talde eta elkarteetako kideen txanda izango da.

Udalak bileran parte hartzera animatu nahi ditu danborradetako partaide diren eragile guztiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide