2012ko mendiko federatu txartela atera daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2011ko aza. 15a, 11:11

Aurrenengo aldiz federatu nahi dutenek hilaren 25era arteko epea izango dute horretarako

Horretarako Luba Aholkuralitzak Enparan kalean duen bulegora joan beharko da

Irekita dago 2012rako mendiko federatu txartela ateratzeko epea. Aurrenengo aldiz federatu nahi dutenek edota lehengo federatu txartelean aldaketak egin nahi dituztenek, hilaren 25era arteko epea izango dute. Horretarako Luba Aholkuralitzak Enparan kalean duen bulegora joan beharko da, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00etara eta 16:00retatik 20:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta 16:00retatik 19:00etara. Luba Aholkularitzako telefonoa, berriz, honakoa da: 943 15 75 25.

.2011. urtean bezala jarraitu nahi dutenei, azaro bukaera aldera kobratuko zaie 2012ko lizentziaren zenbatekoa. 2012ko federatu txartelaren prezioak-eta ikusteko egin klik hemen .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide