Unai Iparragirre nagusi pistako Gipuzkoako Challengearen lehen jardunaldian

Uztarria.eus 2011ko aza. 15a, 19:11

Azpeitikoak Donostiako belodromoan jokatutako hiru lasterketak irabazi zituen

Larunbatean, azaroak 19, izango da bigarren jardunaldia

Indartsu ekin dio Unai Iparragirrek (ARN-Slece) neguko denboraldiari. Aurreko aste bukaeran hasi zen pistako Gipuzkoako Challengea, eta lehen jardunaldi borobila osatu zuen Iparragirrek.

Azpeitikoak Donostiako belodromoan jokatutako hiru lasterketak irabazi zituen: daniar erakoa, kanporaketa eta puntuaketa lasterketak.

Larunbatean, azaroak 19, izango dute aurtengo challengearen bigarren jardunaldia, hura ere Donostiako belodromoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide