Omenaldiarekin bukatu dute Jubilatuen Astea

Uztarria.eus 2011ko aza. 16a, 11:11

90 urte bete dituzten hamabi herritar omendu zituzten igandean, Kirurin.

Joan den igandean, hilak 12, bukatu zuten Jubilatuen Astea, Kirurin bazkaria eginda

.90 urte bete dituzten hamabi herritar omendu zituzten Baigerako kideek eta Udal ordezkariek

Baigera elkarteak igandean, hilaren 12an, bukatu zuen Jubilatuen Astea . Ekitaldi ugari egin dituzte aste guztian, eta igandean Kiruri jatetxean egin zuten bazkaria eta omenaldia.

Ohitura den legez, aurten 90 urte bete dituzten herritarrak omendu zituzten Baigerako kideek eta Udal ordezkariek. Aurten hamabi herritar omendu dituzte: Carmen Aizpuru, Antonia Nogales, Felipe Quincoces, Anastasia Sarasua, Carmen Galarraga, Maria Arocena, Francisco Aguirrezabalaga, Ignacia Campos, Carmen Loinaz, Justo Cendoia, Felix Sudupe eta Albina Iriarte. Omendutako kide guztiak bazkarian izan ziren, eta Eneko Etxeberria alkateak oroigarri bana eman zien.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide