Julian Barrenetxea abesbatzakoek kantu-poteoa eta afaria egingo dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2011ko aza. 16a, 11:11

Santa Zezilia gogoratzeko eta Julian Barrenetxea abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko antolatu dituzte ekimenak

Afarira joan nahi dutenek kontuan 35 euroko ordainketa egin beharko dute, eta bihar izango da horretarako azken eguna

Santa Zezilia gogoratzeko eta Julian Barrenetxea abesbatzaren 25. urteurrena ospatzeko, kantu-poteoa eta afaria egingo dituzte abesbatzakoek datorren zapatuan, hilaren 19an.

.19:00etan Plaza Txikian elkartu eta kalez kale, kantu-poteoa egingo dute. Ondoren, 21:00ak aldera, afaria egingo dute Loiola Hotelean. Afarira joan nahi dutenek, Donostia-Gipuzkoa Kutxako 2101-0029-29-0128040011 kontuan 35 euroko ordainketa egin beharko du. Bihar, osteguna, izango da horretarako azken eguna. Abesbatzakoek, Julian Barrenetxearekin harremana izandako oro zein parte hartu nahi duen edonor gonbidatu du herria girotu eta ekimenetan parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide