Erika Olaizolak Beldur Barik lehiaketan hartu du parte

Uztarria.eus 2011ko aza. 21a, 11:11

Aurkeztutako lanen aldeko bozka eman daiteke dagoeneko Beldur Bariken webgunean

Olaizolaren lanak ikusteko egin klik hemen

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren harira, Beldur Barik Jarrera lehiaketa jarri du abian Eudelek. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien, Emakunde, Genero Indarkeriaren Harreta Zerbitzuko zuzendaritzaren laguntzarekin, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta EITB-ren lankidetzarekin antolatu dute lehiaketa.

Beldur Barik Jarrera lehiaketan parte hartu du Erika Olaizola azpeitiarrak, Ione Lameirorekin batera. Lehiaketara bidalitako lanek Beldur Barik Jarrera erakutsi behar dute, egileak nahi duen moduan: ekintza bidez, bideoan, kontzeptuen bitartez, argazkiekin...

Aurkeztutako lanen aldeko bozka eman daiteke dagoeneko Beldur Bariken webgunean , eta irabazleak 300 euroko saria eskuratuko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide