Argazkigintza digitaleko ikastaroa antolatu dute Azpeitiko Argazki Elkartekoek

Uztarria.eus 2011ko aza. 17a, 10:11

Ikastaroa urtarrilaren 12an, osteguna, hasiko da

Gehienez 15 ikasleko taldea osatuko da, eta izena ematen duten lehenengo hamabost ikasleek izango dute lehentasuna

Azpeitiko Argazki Elkartekoek oinarrizko argazkigintza digitaleko ikastaroa antolatu dute, bigarren aldiz. Urtarrilaren 12an, ostegunean, hasiko dituzte saioak eta sei asteko ikastaroa izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, saioak Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi plazatxoa 1ean) izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa Reflex argazki kameren ingurukoa izango da, eta gehienez 15 ikasleko taldea osatuko da. Izena ematen duten lehenengo hamabost ikasleek izango dutela lehentasuna gaineratu dute argazki elkartekoek.

Izena emateko 608524108 telefono zenbakira deitu (Iban Etxezabal) edo azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidera idatzi behar da. Izena ematen dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroagatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide