Del Cid eta Odriozolak Zeberioko Rallysprint-a irabazi dute

Uztarria.eus 2011ko aza. 17a, 11:11

Mitsubishi EVO VI. autoarekin hartu zuten parte lasterketan

Gorka Agirretxe eta Haritz Usabiaga azpeitiarrek ere hartu zuten parte Zeberioko lasterketan

Jorge del Cid eta Nerea Odriozola azpeitiarrek Zeberioko Lurreko Rallysprint-a irabazi zuten joan den asteburuan. Mitsubishi EVO VI. autoarekin hartu zuten parte lasterketan.

Alberto Alonso izan zen nagusi lehenengo bi zatietan, baina Alonsok matxura izan eta ezin izan zuen lasterketan jarraitu. Hori dela-eta, Del Cid eta Odriozola lehenengo postuan jarri ziren.

Bestalde, Gorka Agirretxe eta Haritz Usabiaga azpeitiarrek ere hartu zuten parte Zeberioko lasterketan. Bikoteak aurreneko aldiz hartu zuen lurreko rallysprintean parte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide