'Egin dezagun bidea'-ri atxikituz, bertso-afaria

Uztarria.eus 2011ko aza. 18a, 11:11

Egin dezagun bidea ekimenaren barruan, elkarretaratzea eta pintxo poteoa ere egingo dituzte

Afarirako txartelak 20 eurotan daude salgai, ohiko tabernetan

Egin dezagun bidea proposamenari atxikitu da Erniarraitz Bertsozale Elkartea ere. Hala, datorren ostiralerako, azaroaren 25erako, bertso-afaria antolatu du.

Aurrena, hileroko azken ostiraletan Egin dezagun bidea lelo hartuta egiten den elkarretaratzean parte hartzera deitu dute bertsozaleek. Ondoren, pintxo-poteoa egingo dute. Segidan, 21:00etan, bertso-afaria izango da, Lau Bide jatetxean. Bertan, BeƱat Lizaso eta Jokin Uranga bertsolariak ariko dira kantuan. Txartelak ohiko tabernetan erosi daitezkeela azaldu dute Erniarraitzekoek. Afarirako txartelak 20 eurotan daude salgai.

Pintxo poteoko tabernak honako hauek dira: Etxe-Zuri, Orkatz, Bost, Intz, Fideo, Sanagustin eta Charli.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide