Asteburuko antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2011ko aza. 18a, 13:11

Nork jasoko du aurtengo Txalo Saria? galderaren erantzuna Iñaki Bergara Pio da

Pedro Urdanpilleta, Leire Urbieta eta Lorea Arenas dira irabazleak

Uztarria Komunikazio Taldeak asteburuko Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere bazkideen artean.

Nork jasoko du aurtengo Txalo Saria? galderaren erantzuna Iñaki Bergara Pio da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Pedro Urdanpilleta, Leire Urbieta eta Lorea Arenas. Pedro Urdanpilletak gaur, ostirala, Karrika taldearen Hau ez da Kalkuta antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Leire Urbietak, berriz, bihar, larunbata, Azpeitiko Emakumeen Antzerki Taldearen Lost and found obra ikusteko sarrera bikoitza, eta Lorea Arenas, igandeko Kukubiltxo taldearen Inorako bidaia antzerkirako beste bat.

Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide