Espainiako hauteskundeen emaitzak igandean bertan Uztarria.com-en

Uztarria.eus 2011ko aza. 18a, 19:11

Kongresurako zein Senaturako bozetan Azpeitian izango diren emaitzak, mahaiz mahai, jarriko ditugu webean

Hauteskundeotara zerrendak aurkeztu dituzten alderdietako herriko ordezkarien adierazpenak ere jasoko ditugu

Igandean, azaroaren 20an, Espainiako hauteskunde orokorrak egingo dira. Uztarria.com-en, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, jarraipen berezia egingo du. Igande gauean bertan, Azpeitian izango diren emaitzen berri emango du webgune honek.

Kongresurako zein Senaturako bozetan Azpeitian izango diren emaitzak, mahaiz mahai, jarriko ditugu webean.

Horrekin batera, hauteskundeotara zerrendak aurkeztu dituzten alderdietako herriko ordezkarien adierazpenak ere jasoko ditugu.

Webgunean ikus daitezke dagoeneko orain arte Azpeitian egin diren hauteskunde guztien emaitzak Igandekoak ere gehituko zaizkio zerrenda horri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide