Uholdeetan kaltetutakoek azaroaren 25a baino lehen joan beharko dute udaletxera

Uztarria.eus 2011ko aza. 19a, 15:11

Egon daitezkeen diru-laguntzak epe horretarako bideratu beharko dituztela jakinarazi du Udalak

Kalteak ondo zehaztuta eta konponketen aurrekontuak eginda eramateko eskatzen zaie kaltetuei

Azaroaren 5ean eta 6an izan ziren uholdeetan kaltetutako herritarrei azaroaren 25a baino lehen udaletxera joateko deia egin die Azpeitiko Udalak, egon daitezkeen diru-laguntzak epe horretarako bideratu beharko dituztelako.

Kalteen "ahalik eta ebaluaketa onena" egiteko gomendioa luzatu diete Udaletik kaltetuei; "herritarrek kalteak ondo zehaztu behar dituzte (argazkiak badituzte hobe) eta dena konpontzeak izango zukeen aurrekontua ere ekarri beharko dute", esan dute.

Hala ere, kalteen berri aurrena norberaren aseguru-etxeari ematea gomendatu du Udalak, bere garaian eman zituzten jarraibideetan zehaztu zuten bezala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide