Lapatxeko konpostatze planta "kolapso egoeran" dagoela dio Foru Aldundiak

uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2011ko aza. 21a, 17:11

Gipuzkoako hondakin organikoen zati bat Itsasura (Lapurdi) eramateko aukera aztertzen ari dira

Bergaran aurreikusitako plantaren eraikuntza "azkartu" egingo dutela esan du Ingurumen eta Lurralde antolaketako diputatu Juan Carlos Alduntzinek

Lapatx zabortegiko konposta egiteko planta "kolapso egoeran" dagoela esan du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde antolaketako diputatu Juan Carlos Alduntzinek. Hori horrela, Gipuzkoako hondakin organikoen zati bat Itsasuko (Lapurdi) konpostatze plantara eramateko aukera aztertzen ari dira, besteak beste, Usurbil, Hernani eta Oiartzungo udalak.

Diputatuaren arabera, Gipuzkoan behar beste konpostatze planta ez dago, "biltzen den hondakin organiko denak tratatzeko nahiko planta ez dago". Horren erantzukizuna Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) sozietatearen aurreko arduradunei egotzi die egungo Ingurumen diputatuak; aurreko foru gobernuko kideei, alegia.

Itxasukoa ez litzateke "behin betiko" irtenbidea izango. Hain zuzen ere, Bergaran aurreikusitako plantaren eraikuntza "azkartu" egingo dutela esan du Alduntzinek: "Aurreikusita egon arren, aurreko kudeatzaileek ez zuten garatu". Euren lanaren helburua "zero zabor" izatea dela ere esan du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide