Bertan Merkatari Elkarteak azaroko kanpaina jarri du abian

Uztarria.eus 2011ko aza. 22a, 08:11

Bertan elkarteko dendetan elkarteko txartelarekin ordaintzen duten bezeroei %5eko deskontua egingo zaie

Hilaren 30era arte iraungo du kanpainak

Bertan Merkatari Elkarteak joan den asteazkenean hasita, azaroko kanpaina jarri du abian, hilaren 30era arte.

Hori dela-eta, Bertan elkarteko dendetan Bertan txartelarekin egindako erosketa bakoitzeko %5eko deskontua izango dute bezeroek.

Bertan Merkatari Elkarteak bezeroentzako Bertan erosketa txartela sortu zuen 2009ko irailean, Nafarroako Rural Kutxarekin elkarlanean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide