Gaztetxoentzat mendi ibilaldia antolatu du Lagun Onakek, iganderako

Uztarria.eus 2011ko aza. 22a, 08:11

Iturraran-Agorregi-Aia bost kilometro inguruko ibilaldia egingo dute

Izena hilaren 24a, osteguna, baino lehen eman behar da

Gaztetxoentzat Agorregira goiz ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako, hilaren 27rako. 09:00etan abiatuko da plazatik Pagoetako Iturraranerantz. Gero, bertako lorategia bisitatuko dute eta, 11:30ak inguruan, Agorregiko Ola ikustera joango dira. Handik Aiara jaitsiko direla adierazi dute mendi bazkunakoek.

Bost kilometroko ibilaldia izango da igandekoa, eta izena azaroaren 24a, osteguna, baino lehen eman behar da mendizaleen tabernan, lagunonak@euskaltel.net helbidean edo www.lagunonakmb.org webgunean. Bazkideek bi euro ordaindu beharko dute. Gainontzekoek, berriz, hiru euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide