Corrugados Azpeitiako zuzendaritzak bideragarritasun plana aurkeztu die langileei

Uztarria.eus 2011ko aza. 22a, 18:11

Langileen ordezkariek planaren edukia aztertuko dute orain

Orain, hilabeteko epea dago Lana Erregulatzeko Txosten biak negoziatzeko

Corrugados Azpeitia enpresaren zuzendaritzak gaur, azaroaren 22a, aurkeztu die langileei enpresaren bideragarritasun plana. Langileen ordezkariek asteak zeramatzaten zuzendaritzari bideragarritasun plan bat mahai gainean jartzeko eskatzen, eta eskaera hori areagotu egin zuten hil honen hasieran, zuzendaritzak Lana Erregulatzeko Txostena aurkeztu zienean.

Corrugados Azpeitiako langileen ordezkariek gaur jaso duten planaren edukia aztertuko dute orain, zer pauso eman behar dituzten erabaki aurretik.

Langileen ordezkariei bideragarritasun plana aurkeztuta, gaur bertan hasiko da Lana Erregulatzeko Txosten biak negoziatzeko hilabeteko epea. Negoziazioa enpresaren zuzendaritza eta enpresa batzordearen artean izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide