Gabonetako sukaldaritza ikastaroa antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2011ko aza. 23a, 10:11

Izena hilaren 29a baino lehen eman behar da Gazte Informazio Bulegoan

"Osagai eskuragarri eta merkeekin osatutako plater erraz eta goxoak" prestatzen irakasteko izango da ikastaroa

.18 urtetik gorakoentzako Gabonetako sukaldaritza ikastaroa antolatu du Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak. "Osagai eskuragarri eta merkeekin osatutako plater erraz eta goxoak" prestatzen irakasteko izango da ikastaroa.

Abenduaren 2an, 16an eta 23an izango dira saioak, 18:00etatik 20:30era, Gaztelekuan. Irakaslea Josu Materola izango da. Izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dute ikastaroa, baina langabetu, ikasle edo ikasle txartela dutenek, 15 euro ordaindu beharko dute.

Izena, Gazte Informazio Bulegoan (Plaza Txikian, Udaltzaingoaren ondoan) eman behar da hilaren 29a, asteartea, baino lehen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide