Hamahiru egitasmo aurkeztu dituzte II. Urkome Sarietara

Uztarria.eus 2011ko aza. 23a, 10:11

Egitasmo horietako bost aukeratu dituzte sari irekia edo bozka bidezkoa saria jasotzeko

Bost horietatik gustukoena den proiektuaren aldeko bozka eman daiteke abenduaren 4ra bitartean, Urkomeren webgunean

Urkome Urola Kostako Landa Garapeneko Elkarteak Urola Kostako landa eremuko ekimen edota jarduera berritzaileak saritzeko lehiaketa jarri zuen martxan joan den urrian. Sariketa antolatzen duten bigarren aldia da aurtengoa. Parte hartzaileek hilabete izan dute lanak aurkezteko eta hamahiru lan jaso dituzte. Sei ataletan banatuta emango dituzte sariak, eta atal bakoitzeko irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du.

Epai-mahaiaren sariez gainera, sari irekia edo bozka bidezko saria banatuko dute. Hori dela-eta, epai-mahaiak bost lan aukeratu ditu, eta orain herritarrek bost horietatik gehien gustatzen zaien proiektuaren aldeko bozka eman dezakete abenduaren 4ra bitartean, Urkomeren webgunean . 943 81 65 00 zenbakira deituta ere eman daiteke bozka, 09:00etatik 16:00etara bitartean. Bozka ematen duten kide guztien artean Urola Kostako produktuen sorta bat zozkatuko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide