Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Domusa Errezilgo kooperatibak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Sanagustin kulturgunean. Domusak, bere arlo sozialaren bitartez, Kultur Mahaia diruz lagunduko du, babesletza moduan, eta Kultur Mahaiak haren ekarpenaren berri emango du bere euskarrietan. "Elkarlan horren bidez, helburua Azpeitiko kultur arloa gehiago indartzea eta sustatzea da", esan dute.
Akordioa 2011koa da. Dena dela, bi erakundeek datozen urteetan ere elkarlanean jarraitzeko borondatea adierazi dute.
Kultur Mahaia herriko eta inguruko beste entitate ekonomiko batzuekin hizketan ari da, lankidetza gehiago lortzeko asmoz; sare bat eratzeko helburua du. "Azken batean, gero eta gorputz sozial handiagoa eman nahi diogu Kultur Mahaiari. Batetik, 352 bazkide gara. Orain enpresa edo kooperatibekin lankidetzan hasi gara", dio Mahaiak.