Izarraitz Igeri Elkartekoek Bergaran izan dute zita asteburuan

Uztarria.eus 2011ko aza. 24a, 08:11

Izarraitzeko lau igerilarik Parte-hartze Mailako bigarren jardunaldia jokatu zuten

Ainitze Odriozolak lehenengo postua eskuratu zuen 200 metro librean

Joan den zapatuan, hilak 19, Parte-hartze Mailako bigarren jardunaldia jokatu zuten Izarraitz Igeri elkartekoek, Bergaran. Lau azpeitiar igerilarik hartu zuten parte jardunaldian eta hona lortu zituzten emaitzak:

.200 metro librean: Ainitze Odriozola (1. postua) eta Unai Orbea (3. postua)

.100 metro bizkarrez: Unai Orbea (2. postua) eta Markel Aranburu (4. postua)

.200 metro estiloetan: Ainitze Odriozola (2. postua) eta Markel Aranburu (6. postua)

.50 metro bularrez: Luke Corta (11. postua).

Pasa den azaroaren 9an hasi zuten denboraldia Izarraitz Igeri Elkartekoek, Eibarren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide