Ikasturterako hainbat ekimen antolatu ditu ‘Egin dezagun bidea’ekimenak

Urola Kostako Hitza 2011ko aza. 25a, 11:11

Ekimenaren antolatzaile eta eragileetako kideak aurkezpenean. (Xabier Otamendi)

Mus txapelketa, antzerkia, eta bertso saioak antolatu dituzte, besteak beste, presoei elkartasuna adierazteko

Gaur, ostirala, bertso afaria izango da Lau Biden

Egin dezagun bidea ekimenak datorren ikasturterako prestatzen ari den ekimenen berri eman du. Hainbat eragilerekin elkarlanean, hileko azkenengo ostiraletan euskal presoei elkartasuna adierazteko ekintzak antolatu ditu, eta eragileetako kide guztiak ere aurkezpenean izan dira. Mus txapelketa, antzerkia, herriko taldeen kontzertuak, bertso saioak, kantu lehiaketa eta abar antolatu dituzte kideek.

"Egitarau oparoa lortu dugu, egitarau iraunkorra eta zabala, eta ilusioz betea", jakinarazi dute antolatzaileek. "Batetik, irailetik hasita hileko azken ostiralei formatu irekiagoa eta koloretsuagoa bat ematea lortu dugu hemen gauden guztiok. Hileko azken ostiralak ekimenez josiak izango dira". Hilero elkarretaratzea izango da herriko plazan, eta amaitutakoan, tabernarien elkartearen eskutik, tragoa ordainduta pintxoak doan emango dituzte. Hil honetan, Charli, Fideo, Sanagustin, Intz, Orkatz, Bost eta Etxe Zurin izango da eskaintza. Ondoren, berriz, bestelako ekimenak eskainiko dituzte. Gaur, adibidez, bertso afaria izango da Lau Biden, Erniarraitz Bertso zale elkarteak lagunduta. Bertsolariak Beñat Lizaso eta Jokin Uranga izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide