Igandean, hilak 27, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan izango da Beñat Lizaso, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Nerea Elustondo eta Iñigo Izagirrerekin batera. Tolosan izango da saioa 17:30ean hasita, Usabal kiroldegian.
Finalaurreko lehenengo saioa bihar, zapatua, izango da Arrasaten eta hirugarrena, berriz, abenduaren 4an Tolosan. Tolosako saioan izango da Jokin Uranga .
Finalaurrekoetarako saioetarako sarrerak salgai daude G-puntua-ren webgunean .
Finalerdietako hiru saioetako irabazleak, eta puntuazio altuena lortzen duten beste lau bertsolari sailkatuko dira finalera. Ilunben izango da abenduaren 18an, igandean. Finalerako sarrerak G-puntuaren webgunean zein Orkatz eta Pastorkua tabernetan erosi daizteke. 3.000 sarrera saldu dira dagoeneko.