Izarraitzeko alebin eta benjamin mailako gaztetxoak Oñatin izan ziren zapatuan

Uztarria.eus 2011ko aza. 28a, 13:11

Denboraldiko Lehen Jardunaldia jokatu zuten

Banaka zein taldean lehiatu ziren azpeitiar igerilariak

Joan den zapatuan, hilak 26, Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin eta alebin mailako gaztetxoak Oñatin izan ziren, denboraldiko Lehen Jardunaldian. Hona lortutako emaitzak:

.50 metro bizkarrez: Unai Elias (4. postua), Nagore Kerejeta (9. postua), Elias Odriozola (17. postua), Olatz Azpiazu (21. postua), Iraia Arteaga (22. postua), Nahia Etxeberria (26. postua) eta Maddi Garate (27. postua).

.100 metro bizkarrez: Paula Urrestilla (1. postua), Eneko Caballero (2. postua), Maitane Goenaga (3. postua), Maialen Sudupe (4. postua), Laia Arregi (5. postua) eta Ane Sudupe(6. postua), Jakes del Pozo (7. postua) eta German Aranburu (8.postua).

.50 metro bularrez: Jakes Arteaga (2. postua), Joanes Astigarraga (4. postua), Julen Uranga (5. postua), Iñaki Etxeberria (6. postua), Iñigo Valverde (7. postua), Mikel Orbea (9. postua), Unai Amenabar eta Libe Ugartetxea (15. postua), Maria Otaegi (18. postua), Leire Iriarte (25. postua) eta Zorion Corta (28. postua).

.100 metro bularrez: Eva Astigarraga (1. postua), Maialen Aizpuru (2. postua) eta Imanol Odriozola (4. postua).

.200 metro bizkarrez: Maialen Aizpuru (3. postua), Imanol Odriozola (4. postua), Eva Astigarraga eta Joanes Astigarraga (5. postua), Iñaki Etxeberria eta Jakes Arteaga (6. postua), Julen Uranga (7. postua), Iñigo Valverde (12. postua), Mikel Orbea (13. postua), Unai Amenabar (17. postua), Libe Ugartetxea (20. postua), Leire Iriarte (23. postua), Maria Otaegi (24. postua) eta Zorion Corta (26. postua).

Taldeka, berriz, benjamin mailakoek 6x25 libre mixtoan lehen postua eskuratu zuten. Alebin mailako mutilen bi taldek 4x50 librean hartu zuten parte, eta 3. postuan eta 6. postuan sailkatu ziren. Alebin neskek 4. postua eskuratu zuten 4x50 librean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide