Urolako Trena kendu zutela hogeitabost urte pasatxo dira dagoeneko. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Azpeitia eta Zumaia artean bidaiariak garraiatzearen bideragarritasuna eta aukerak ikusteko azterlana idatziko duen zerbitzuaren kontratazioa esleitu du. Hori dela-eta, Consultrans/ Ines ABEE espainiar enpresak egingo du azterlana. Horretarako, kontratua sinatu eta sei hilabeteko epea izango du. Gainera, finkatutako lan-egitasmoaren arabera egin beharko du azterlana. Lana egiteko 97.788 euro jasoko ditu espainiar enpresak.
2009ko udan Urolako Trenaren gaia bolo-bolo ibili zen herrian. Merkantziarako soilik erabiltzeak desadostasunak sortu zituen. Iazko abenduan, Azpeitiko Udalak alegazioa aurkeztu zuen trena bidaiarientzat ere izan zedin.