Asteburu honetan, Tintin y el secreto de los unicornios eta La guerra de los botones filmak emango dituzte Soreasu antzokian. Zapatuan 19:30ean eta 22:00etan La guerra de los botones emango dute. Igandean, berriz, 16:30ean, Tintin y el secreto de los unicornios eta 19:30ean La guerra de los botones eskainiko dituzte. Astelehenean, La guerra de los botones ikusteko aukera egongo da, 21:30ean.
Asteartean eta ostegunean, abenduak 6 eta 8, jai egunak direla-eta, zine emanaldiak egongo dira Soreasun. Horrenbestez, asteartean, 16:30ean Tintin y el secreto de los unicornios eta 19:30ean, La guerra de los botones emango dituzte. Eta ostegunean, hilaren 8an, ordu berdinean filme berdinak egongo dira ikusgai.