Ezohiko udalbatzarra bertan behera utzi du Udalak

Uztarria.eus 2011ko abe. 1a, 16:12

Gaur, osteguna, zuten egitekoa, Hamaikabatek aurkeztutako mozio bat lantzeko

Hamaikabatek erretiratu egin du, ordea, aurkeztekoa zuen mozioa

Gaur, osteguna, Azpeitiko Udala Udalbatza Osoaren ezohiko bilkura egitekoa zen. Plenorako deialdia atzo bertan egin zuen Udalak baina, azkenean, bertan behera utzi dute bilkura.

Gaur eguerdian baieztatu du Udalak 20:00etan egitekoa zuten ezohiko udalbatzarra ez dutela egingo. Hamaikabatek aurkeztutako mozio bat lantzeko deituta zegoen plenoa. Hamaikabatek erretiratu egin du, ordea, aurkeztekoa zuen mozioa eta, horrenbestez, udalbatzarrik ez dute egingo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide