Azpeitiarrak 46. Durangoko Azokan

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2011ko abe. 1a, 12:12

Igandean, abenduak 4, irekiko dute azoka eta 8an, osteguna, itxi

Hainbat liburu eta diska kaleratu dituzte aurten azpeitiarrek

Iritsi da euskal kulturaren erakusleihoa zabaltzeko garaia, iritsi da euskaltzaleen hitzordua. Igandean irekiko ditu asteak Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen 46. Azokak , eta abenduaren 8ra bitartean euskal idazleen, musikagileen, argitaletxeen, banatzaileen, diskoetxeen, erakundeen, eta, oro har kultur eragileen topagune izango da Durangoko Landako Gunean.

Azpeitiarrek ere izango dute presentzia azokan. Hona azpeitiarren zerrenda:

Liburuak.

  • Zwei Frauen (bi emakume). Joxean Agirre Odriozola. Elkar argitaletxea.
  • William A. Douglass, Mr. Basque. Miel Anjel Elustondo. Pamiela argitaletxea.
  • Scott Barberenaren bizitzako lehen pausoak. Pako Aristi Urtuzaga. Elkar argitaletxea.
  • Jose Maria Iparragirre : haizearen semea. Pako Aristi Urtuzaga. Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Abbadiaren abentura sinestezinak. Fernando Morillo Grande. Gaumin (2011)
  • Deabruaren letaginak. Fernando Morillo Grande. Gaumin argitaletxea.
  • Heriotzaren soinekoa: Japonia: ezpata, ispilua eta harribitxia. Fernando Morillo Grande. Elkar argitaletxea.
  • Izuaren pasabidea. Fernando Morillo Grande. Gaumin argitaletxea.
  • Lehoien dantza: Grezia: jolasa eta odola. Fernando Morillo Grande. Elkar argitaletxea.
  • Marko panpinak trapuzko amets. Fernando Morillo Grande. Gaumin argitaletxea.
  • Sekretuen lapurrak. Alaitz Olaizola Borda. Erein argitaletxea.
  • Azken gurasoak. Aitor Arana. Ibaizabal argitaletxea.
  • Santurtziko mamuak. Aitor Arana. Ibaizabal argitaletxea.

Musika.

  • Ze Esatek!, Rock & Ron. Elkar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide