Sahararen aldeko mus txapelketa

Uztarria.eus 2011ko abe. 2a, 12:12

.21:30ean hasiko da txapelketa, eta izen ematea ordu erdi lehenago irekiko dute

Mus Txapelketan ateratzen duten dirua, Khamar Elkarteak Saharar Errefuxiatuen kanpamenduetako eskola batera bideratuko dute

Gaur, ostirala, Khamar Saharar Herriaren Aldeko Azpeitiko Elkarteak antolatuta, Mus Txapelketa egingo dute gaztetxean. 21:30ean hasiko da, eta izen ematea ordu erdi lehenago irekiko dute gaztetxean. 10 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak, eta irabazleek euskal eta saharar produktuekin osatutako otarra bat jasoko dute.

Mus Txapelketan ateratzen duten dirua, Khamar Elkarteak Saharar Errefuxiatuen kanpamenduetako eskola batean daukan ordenagailu gelaren inguruko proiektura bideratuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide