Azpeitiko Udaleko telefonoek euskaraz jardungo dute

Uztarria.eus 2011ko abe. 2a, 14:12

Ekitaldira bertaratu diren kideak, udaletxeko aretoan.

Gaur, ostirala, sinatu dute hitzarmena Azpeitiko Udalak eta Euskaltel enpresak

Udaletxeko telefono guztietan telefono operadoreagandik jasotzen diren ahozko dei eta sms mezu guztiak euskaraz bakarrik jasoko ditute

Euskararen egunaren harira, Azpeitiko Udalak eta Euskaltelek hitzarmena sinatu dute gaur, ostirala. Hori dela-eta, udaletxeko telefono guztietan telefono operadoreagandik jasotzen diren ahozko dei eta sms mezu guztiak euskaraz bakarrik jasoko ditute. Mezu bat zabaldu nahi izan dute ekimenean: "Izan bedi euskara gu guztion aho-belarrietan".

Ekitaldian izan dira Ainhoa Beristain Udaleko Euskara zinegotzia eta Nerea Lupardo Euskaltel enpresako Harreman Instituzionaletarako zuzendaria. Beristainek adierazi duenez, "Euskalteli esker beste pauso bat eman du euskarak, oraingo honetan ere aurrera pausoa, baina garrantzitsuena ez da telefonoak euskaraz egitea, baizik eta guk telefonoaren bestaldean dagoenari euskaraz egitea". Gainera, Euskal Herriko udalen artean Azpeitikoa izango da, lehenengo aldiz, euskaraz hitz egiten duten telefonoak izango dituen udala. Euskalteleko Nerea Lupardok esan duenez, "gure konpromisoa ez da etengo, eta lanean jarraituko dugu, euskara mantentzeko, gure euskara, identitate-ikus moduan".

Herriko ikastetxeetako ordezkariak eta Euskera Patronatuko kideak ere ekimenean izan dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide