Pello Urizarren arabera, alkatetzatik ekitaldira joateko "borondatea" egon da

Berria.info 2011ko abe. 3a, 17:12

EAko idazkari nagusiak esan du Eneko Etxeberriak "aurten Uria sendiarengana hurbiltzeko saioa" ere egin duela, "baina ezin izan da gauzatu"

"Jarrerak gerturatu" egingo diren itxaropena azaldu du Urizarrek, hartara hurrena "ordezkaritza instituzionala osoa" izateko

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak gaur jakinarazi du Eneko Etxeberria (Bildu) Azpeitiko alkateak Inazio Uria zena gogoratzeko ekitaldira joateko "borondatea" eduki izan duela, "aurten Uria sendiarengana hurbiltzeko saioa" ere egin duela, "baina ezin izan da gauzatu". "Jarrerak gerturatu" egingo diren itxaropena azaldu du Urizarrek, hartara hurrengo urtean "ordezkaritza instituzionala osoa" izateko. EAko idazkari nagusia Azpeitiko ekitaldian izan da gaur.

Uria familiak ostegunean egindako adierazpenari "errespetua" agertu dio EAko buruak. "Biktima den aldetik ulertu egiten dut, nahiz eta ez dudan oso-osorik bat egiten esandakoarekin".

Hain justu, Uria sendiak ohartarazi zuen ez zuela bere alboan nahi "atentatu terroristak letra larriz gaitzesten ez dituztenak". Adierazpen horrekin, ezker abertzaleko ordezkariak aipatu nahi izan zituen. Izan ere, ETAk hildako enpresaburuaren familiarentzat "ez da nahikoa indarkeria errefusatzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide