Rebeka Larrañagak diseinatuko du sansebastianetako karroza

Uztarria.eus 2011ko abe. 5a, 11:12

Hiru proiektu aurkeztu dituzte eta Festa Batzordeak Larrañagaren proiektua aukeratu du aho batez

2012ko San Sebastian Eguneko danborradako karrozak jorratu beharko duen gai nagusia Azpeitia: musika eta kirolean ardatz da

2012ko sansebastianetako karroza Rebeka Larrañaga Udabek egingo du, Udaleko Festa Batzordeak hala erabakita aho batez. Karroza lehiaketara hiru proiektu aurkeztu dituzte aurten, eta Udalak "aurkeztu diren beste guztiei eskerrak eman" dizkie. Horrenbestez, Larrañagak 1.500 euroko saria jasoko du karroza lehiaketa irabazteagatik.

Musika eta kirola ardatz

.2012ko San Sebastian Eguneko danborradako karrozak jorratu beharko duen gai nagusia Azpeitia: musika eta kirolean ardatz da. Baina aldi berean herriko beste bi pertsonaia ekarri beharko ditu gogora: Duela 100 urte hil zen Akilino Amezua organo-egilea eta duela 50 urte zendu zen Joxe Aranburu Keixeta aizkolaria. Karrozaren aurrekontuak 7.800 eurokoa izan beharko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide