Kirol Patronatuak datozen egunetan kobratuko ditu kuotak

Uztarria.eus 2011ko abe. 5a, 12:12

Beherapenen baten onuragarri direnek dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko du Kirol Patronatuan

Bestalde, hala eskatzen dutenek, urteko kuota bi zatitan ordaindu ahal izango dute

Kirol Patronatuak datozen egunetan kobratuko ditu 2012ko kuotak. Hori dela-eta, "beherapenen baten onuragarri diren guztiek ahalik eta lasterren dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko" dutela adierazi dute Kirol Patronatukoek. Gaineratu dutenez, "sendiko abonua duten 18 eta 25 urte bitarteko seme-alabek eta lanbazian dauden gizon zein emakumeek ez badute ziurtagiria aurkezten ez dute beherapenik jasoko".

Pentsiondunek eta erretiratuek % 25eko deskontua jasoko dute. Langabetuek, aldiz, % 35eko deskontua jasoko dute, baina bikote bateko bi kideek egon behar dute langabezian deskontua aplikatzeko. 25 urtetik gorako ikasleek ere % 25eko beherapena jasoko dute, eta "25 urtetik beherako ikasleak familia abonuan sartzen" direla adierazi dute Patronatukoek. EREn daudenek ez dute beherapenik jasoko.

Familia ugariek urteko kuotan ez dute beherapenik izango. Baina, hilabete batean ikastaroetan izena seme-alabetako batek baino gehiagok emanez gero, gazteenaren ikastaroa doan izango da.

Bestalde, hala eskatzen dutenek, urteko kuota bi zatitan ordaindu ahal izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide