Landeta auzoan datorren urtera arte agurtu dituzte saneloiak

Urola Kostako Hitza 2011ko abe. 6a, 11:12

Inazio Pagola kanako enborra ebakitzeko lanean herenegun Landetako festetan. (Nerea Uranga)

Aginako Inazio Pagolak kanako egurra ordu erdia ebakitzeko erronka ez zuen lortu igandean

Joan den ostegunean, San Eloi egunez hasi eta herenegun arte festak ospatu dituzte Azpeitiko Landeta auzoan

Joan den ostegunean, San Eloi egunez hasi eta herenegun arte festak ospatu dituzte Azpeitiko Landeta auzoan. Bazkari eta afari faltarik ez dute izan bertan: auzotarren arteko bazkariarekin hasi zuten jaia ostegunean Mendizabal tabernan, eta igandean Landeta elkartean auzoko erretiratuen bazkariarekin bukatu zituzten saneloiak.

Igande eguerdian herri-kirolak izan ziren Landetan: aizkolarien saioa jokatu zen eta Goenatxo aita-semeek harri jasotzen jardun zuten. Tartean, erronka bitxi bat ere jokatu zuen Aginagako Inazio Pagolak. 48 urterekin, 1,82 metro altu da eta 148 kilo pisatzen ditu. Ordu erdian kanako egurra baietz ebaki erronka bota zuen Pagolak. Baina, ez zuen lortu.

Kanako enborra mozteko 44 minutu behar izan zituen Aginagakoak. Pagolak enborra ebaki orduko zezen txikientzako tokia prestatu zuten auzotarrek. Zestoako Lopene ganadutegiko pottokak eta zezen txikiak atera zituzten Landetan, bertan bildutako haur eta gaztetxoen gozamenerako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide