Gazteria Sailak prest du Gabonetako programazioa

Urola Kostako Hitza 2011ko abe. 6a, 11:12

.12 urtetik 17 urtera arteko gaztetxoentzako ekimenetan bihar, asteazkena, baino lehen eman behar da izena

Ekimenak abenduaren 26tik 30era bitartean izango dira

Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak Gabonetarako programazioa prestatu du. Haur Hezkuntza 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara artekoentzat izena emateko epea atzo bukatu zen. 12 eta 17 urte artekoentzat antolatutako ekimenetan parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute bihar, asteazkena, arte. Izena, Gaztelekuan edota Gazte Informazio Bulegoan eman daiteke.

Ekimenak abenduaren 26tik 30era bitartean izango dira. Honakoak antolatu dituzte, besteak beste: ping-pong eta pala txapelketak, free dance, euskal selekzioaren futbol partida ikustera irteera eta postreak egitea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide