Luke Corta eta Ainitze Odriozola Gipuzkoako Kluben arteko Kopan izan dira asteburuan

Uztarria.eus 2011ko abe. 6a, 12:12

Irunen jokatu zuten proba Izarraitz Igeri Elkarteko bi igerilariek

Igerilari bakoitzak hiru probatan hartu zuen parte

Joan den aste bukaeran Gipuzkoako Kluben arteko Kopa jokatu zen Irunen, eta Izarraitz Igeri Elkarteko bi igerilarik hartu zuten parte proban: Ainitze Odriozolak eta Luke Cortak. Igerilari bakoitzak hiru probatan hartu zuten parte.

Ainitze Odriozola 800 metro librean lehiatu zen, eta bosgarren postuan sailkatu zen. 100 metro librean, berriz, bederatzigarren izan zen. 50 metro tximeletan hamaikagarren postua eskuratu zuen.

Luke Cortak 100 metro estiloetan hamaikagarren postuan egin zuen. 200 metro estiloetan hamalaugarren egin zuen, eta 50 metro tximeletan hamabosgarren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide