Lan Mobel taldeko txirrindulariak lehenen taldekako ziklo-kross proban

Uztarria.eus 2011ko abe. 6a, 12:12

Azpeitiar txirrindulariak saria jasotakoan. (Aitor Orbea)

Igandean, hilaren 4an, Andoni Gurrutxagak, Oier Ibargurenek eta Unai Orbeak lehenengo postua lortu zuten Igorren

Banakako proban ere postu onak eskuratu zituzten azpeitiar txirrindulariek

Igandean, hilak 4, Azpeitiko Lagun Onak txirrindulari elkarteko Lan Mobel taldeak parte hartu zuen Igorreko ziklo-krossean. Kadete mailan, taldekako proban, Andoni Gurrutxagak, Oier Ibargurenek eta Unai Orbeak lehenengo postua lortu zuten.

Banakako proban ere postu onak lortu zituzten azpeitiar txirrindulariek. Izan ere, Andoni Gurrutxaga zortzigarrena izan zen, Unai Orbea hamargarrena eta Oier Ibarguren hogeigarrena.

2011-2012 ziklo-kross denboraldia urriaren 30ean hasi zen, eta urtarrilaren 22an bukatuko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide