Ion Etxeberria Erremonteko Binakako Txapelketako finalean izango da

Uztarria.eus 2011ko abe. 7a, 11:12

Atzoko partidako une bat. (Oriamendi)

Abenduaren 17an izango da finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan

Finalean izango den bigarren bikotea zein izango den ikusteko dago

Ion Etxeberria azpeitiarra eta bere bikote Zeberio II.a Erremonteko 41. Bi Bitako Txapelketa Ofizialeko finalean izango da atzo, asteartea, bigarren partida irabazi eta gero. 40 eta 25 nagusitu ziren Ion eta Zeberio II.a. Ion Etxeberiak Uztarriari adierazi dionez, "uste baino errazago izan zen atzoko partida. Joanekoan flojo ibili ziren, eta atzo ere bai".

Finalean izango den bigarren bikotea zein izango den ikusteko dago, baina Ionek adierazi duenez, "Juaristi eta Lizaso izango direla uste dut, goraka datorren bikotea da eta txapelketa aurrera doan heinean, hobeto jokatzen ari dira". Beraz, finalean "aurkari txarrak" izango dituztela esan du Ionek. Hilaren 17an, zapatua, izango da finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Guztira sei bikotek hartu dute parte txapelketan. Tartean, Ion Etxeberria azpeitiarra eta Igor Agirrezabala zein Xuban Oiartzabal matxinbentarrak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide