Lagun Onak M.B.-k Mendi Astea antolatu du datorren asterako

Uztarria.eus 2011ko abenduaren 7a

Mendi Astea iragartzen duen kartela. (Lagun Onak M.B.)

Asteartean, hilaren 13an, hasiko dira proiekzioak eta ostegunera bitartean hiru eskainiko dituzte

Bazkunaren elkarteko aretoan izango dira guztiak, 21:00etan hasita

Lagun Onak Mendi Bazkunak Mendi Astea antolatu du datorren asterako. Hilaren 13tik 15era hiru hitzaldi eskainiko dituzte. Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkarteko aretoan izango dira guztiak, 21:00etan hasita.

Proiekzio eta hitzaldien egitaraua

Abenduak 13, asteartea. 21:00etan, Muturreko eskia pirinioetan, Fidel Mendiaren eskutik.

Abenduak 14, asteazkena. 21:00etan, Gasherbrum I, neguko espedizioa Alex Txikonen eskutik.

Abenduak 15, osteguna. 21:00etan, Munduan zehar eskalatuz, Mikel Ajuria Pisonen eskutik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide