Joan den asteburuan Hernaniko Plaza Berrin Gazteen Arteko Dantza Txapelketa jokatu zen, Hernaniko Kristina dantza taldeak antolatuta.
Hamabi bikotek hartu zuten parte, eta lehen postua Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiar dantzariek lortu zuten. Bigarrenak ere azpeitiarrak izan ziren, Axier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga.