Azpeitiko enpresa bateko bi arduradunentzat lau urteko espetxe zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak

Uztarria.eus 2011ko abe. 12a, 13:12

.2006. urteko abuztuaren 23an gertatu zen leherketaren harira egin du eskaera fiskaltzak

Pertsona bat hil eta beste bat zauritu zen ezbeharrean

Azpeitiko Corrugados enpresako bi arduradunentzat lau urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Gipuzkoako fiskaltzak, 2006an enpresan izan zen leherketan pertsona bat hil eta beste bat zauritu zelako.

2006ko abuztuaren 23an gertatu zen ezbeharra, 19:00ak inguruan. Bi langileak biltegiak soldatzen ari ziren leherketa gertatu zenean.

Fiskaltzaren dokumentuak dioenez, enpresako laminazio arduraduna da biltegiak erosi eta aztertu zituena, eta biltegien egoeraz berak jabetu behar zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide